Bidean lagunduko dizugu proposamen original bat lortzeko, epaimahaiari irakasle ideala zarela sinestarazteko.

Prozesuaren nolakotasuna

Hainbat zerbitzu eskaintzen dizkizugu zure hezkuntza-oposaketaren bidean laguntzeko. Ahalik eta hobekien prestatzeko eta zure helburua lortzeko asmoz 4 fase eskaintzen ditugu.

Hezkuntza departamentuak indarrean duen plan, gida, protokolo eta proiektuen azterketa

Sakon azalduko dizkizugu hezkuntza-sistemaren funtzionamendua, haren arauak eta protokoloak, programazio didaktikoa eta ahozko defentsa arrakastatsuak izan daitezen.

Neurrira egindako programazio didaktikoa prestatzea.

Proposamen eguneratu eta pertsonalizatu batean lan egingo dugu, beti ikasleari begira.

Unitate didaktiko pertsonalizatuak prestatzea.

Zure arrasto pertsonala duen proposamen bat sortuko dugu, programazio didaktikoaren barruan koherentea izango den proposamena, alegia.

Programazio didaktikoaren eta unitate didaktikoaren ahozko defentsa.

Eszenaratze sinesgarri bat sortzen irakatsiko dizugu, simulazio presentzial bat egingo dugu irakaskuntza-esperientzia egiaztatua duen epaimahai baten aurrean.

Gure lan-metodoa ezagutu nahi duzu?

Jar zaitez gurekin harremanetan, eta kontsultatu Euskadiko oposaketak

    Zein zerbitzutan duzu interesa?

    Termino eta baldintzak onartzen ditut.