Programazio Didaktikoaren eta Unitate Didaktikoaren ahozko defentsa

Eszenaratze sinesgarria prestatzea, epaimahaiari hautagai egokiena zarela erakusteko.

Ahozko defentsa sendo, natural eta antolatua prestatuko dugu, oposiziogilearen eguneroko irakaskuntza-jarduera islatuko duena. Lan sakona egingo dugu defentsa arrakastatsua prestatzeko eta beste oposiziogileekiko aldea markatzeko.

Ahotsaren tonu monotonotik ihes egitea, dokumentazioan jasotako alderdi bakoitza arrazoitzen jakitea, norberaren mugak eta indarguneak ezagutzea eta ahozko nahiz hitzik gabeko hizkuntza menderatzea, besteak beste, funtsezkoak dira proba on bat egiteko. Ez ahaztu edozein elkarrizketa edo azalpenetan hitza %7a baino ez dela, eta ahots eta keinuak, berriz, gainerako %93a.

Eszenaratze sinesgarri eta gogoangarria behar duzu. Azterketa egunean gertatuko zaizuna simulatuko dugu, topatuko dituzun oztopoei aurrea hartuko diegu eta horiek gainditzeko modua erakutsiko dizugu. Horrela, konfiantza eta ezagutzak ematen duten abantailarekin jokatuko duzu.

  • Defentsa-simulazioa

  • Hitzezko eta hitzik gabeko hizkuntza menderatzea

  • Eszenaratze sinesgarria

  • Zure indarguneak eta ahuleziak ezagutzea

Egingo dugu berba?

    Termino eta baldintzak onartzen ditut.